Debian instalatzeko bi DVD ditugu, lehena sartuko dugu eta konputagailua abiarazi egingo dugu. Hizkuntza aukeratu (Euskara) eta galdetzen dizkigun gadereei logikaz erantzun egingo dugu.
Diska gogorra formateatu eta dena partizio bakarrean sartuko dudala esaten diot.
Nire IP-a eskatzen didanean, kontuan izanik nire sarea 192.168.0.0/24 izango dela:
zerbitzariaren IPa: 192.168.0.2
Nire routerraren IPa: 192.168.0.1
DNS-ak ere hutsik usten ditut, geroago sartuko ditut.
Erabiltzaile bat sortuko digu, horretatik aparte root-en pasahitza ere sortu beharko dugu.
Instalaketan berrikuntzak ere DVD-tik egiteko esaten diot, horietan beharrezko pardel guztik baititut.
Bi DVD-en edukina irakurri behar du, berak esango digu noiz sartu lehena eta besteren bat dugun, gure kasuan bi.
Zein zerbitzu instalatu?, ba... berak zerrenda txiki bat erakusten dit (mahaia, weba, DNS, inprimagailua, fitxeroak, posta mysql eta kitto, eskuzkoa hutsik usten dugu.
Instalazioa egiterakoan derrigorrez berrabiarazi egingo du, berak eskatu digu noiz sartu lehen eta bigarren DVD-a.
Instalaketaren barruan exim4 posta zerbitzaria instalatzen digu (eta egia esan ez dakit zergatik), instakaletan internet site; bakarrik SMTP aukera hartuko dugu. eta zein postara bideratu behar duen postak galdetzen digunean, lehen sorturiko erabiltzailearen izena sartu.
Instalazioa bukatu ondoren aukeraren bat gaizki sartu badugu, prompt-ean base-config idatzi eta aukera izango dugu berriro konfigurazioa esartzeko.
Behin bukatu ondoren, konputagailua berrabiaraziko dugu, gure pasahitza sartu ondoren windows moduko pantaila bat izango dugu, bertan 'Aplicaciones' ->' herramientas del sistema'->'Root terminal' aukeratu, rootaren pasahitza sartu eta lanean hasi gaitezke:
Gailuak
apt-get install joe
editore bat bere garaiko wordstar tankerakoa.
apt-get install nmap
Portuak aztertzeko erabiliko dugun programatxo bat