APACHE2 zerbitzua
Erabiltzen ari garen linux bertsioak apache2 web zerbitzaria du, nahiko berria da eta segurua, aurrekoak ikusirik konfigurazioak aldaketa nabarmenak ditu. sareko edozein konputagailutik une honetan www.marigoogle.com helbidea sartzen badugu baita zuzenean zerbitzaritik egiten badugu ere, /var/www/apache2-default/index.htm web orria erakutsiko digu. hori aldatu egingo dugu.
Lehendabizi zein den nire asmoa azalduko dut, Drupal izeneko edukin kudeatzaile bat instalatuko dut (ez orain, geroago), horretarako mysql datubase zerbitzaria ere beharko dut, hori egin baino lehenago lehendabizi apachea prestatuko dut baino nolabait beste horretarako ezarpenak aurreatzen joango naiz, var/www/ barruan drupal izeneko karpeta sortuko dut eta horren barruan marigoogle.com izeneko beste karpeta bat, honen barruan index.html izeneko eta behin behineko izango den fitxeroa ere sortuko dut. Orain egingo ditugun aldaketen helburua apachea horretara bideratzea izango da.
Horretarako:
joe /etc/apache2/sites-availables/default
Konfigurazio fitxeroa
NameVirtualHost *
-> ServerName marigoogle.com
ServerAdmin webmaster@localhost
-> ServerAlias marigoogle.com www.marigoogle.com
-> DocumentRoot /var/www/drupal/marigoogle.com
Options FollowSymLinks
AllowOverride None
->
Options Indexes FollowSymLinks MultiViews
AllowOverride None
Order allow,deny
allow from all
-> # RedirectMatch ^/$ /drupal/
ScriptAlias /cgi-bin/ /usr/lib/cgi-bin/
AllowOverride None
Options ExecCGI -MultiViews +SymLinksIfOwnerMatch
Order allow,deny
Allow from all
ErrorLog /var/log/apache2/error_marigoogle.log
# Possible values include: debug, info, notice, warn, error, crit,
# alert, emerg.
LogLevel warn
CustomLog /var/log/apache2/access.log combined
ServerSignature On
Alias /doc/ "/usr/share/doc/"
Options Indexes MultiViews FollowSymLinks
AllowOverride None
Order deny,allow
Deny from all
Allow from 127.0.0.0/255.0.0.0 ::1/128
Fitxero horren barruan aurkituko duzun horretan zein aldaketak egin behar dituzun nabarmendu egin ditut, honako hau esaten diogu:
-Zerbitzari honen izen nagusia marigoogle.com dela, gero, nahi izanez gero beste zerbitzari birtualak sortu ditzakegu, gero azalduko dut.
Alias-en bidez honera jo behar duela adierazten diot www.marigoogle.com edo marigoogle.com idazten dudan bakoitzean
Non dagoen gure karpeta, hau da, nondik elikatuko den eta bere karpetaren ezaugarriak
Lehendik zuen bideratzea komentatu egiten dut erabili ez dezan.
ctrl+x Gordetzeko
Gero:
mkdir /var/www/drupal
mkdir /var/www/drupal/marigoogle.com
joe /var/www/drupal/marigoogle.com/index.html
Hau proba bat da ikusteko nola badabilen
Ctrl+X
/etc/init.d/apache2 restart
Arazoren bat ematen badigu ez dugula aldaketak ondo egin izango da, errepasatu
Orain gure nabigatzailean www.marigoogle.com edota marigoogle.com jartzen badugu guk
Guk idatzitako testu hori agertuko da.
Apachean dominio bat baino gehiago izan nahi baditugu edota subdominio bat gehitu nahi badugu:
1.-DNSan bigarren domeinua sortuko dugu, lehena bezala (named.conf barruan aurrekoaren kopia bat gehitu izena aldatuaz). eta db.marigoogle.com kopia egin eta barruko dagozkion parametroak aldatu. SUBdominioa bada ez dugu sortu beharrik beste klausula, dagokion domeinuaren barruan lerro bat gehituko dugu ALIAS bezala.
2.- /etc/apache2/sites-available/ barruan
default kopia bat egin
kopian namedvirtualhost kendu (lehendabiziko lerroan)
aldatu zerbitzariaren ezaugarriak (path eta abar)
sites-enabled barruan ln -s bat egin
ln -s /.../sagardoa.com .../001-sagardoa.com
(subdominioa bada ere aurreko pausoak ere eman behar dira.)
Zerbitzuak berrabiarazi.



