Beñi Agirre

Orain artean genetika, euskara, kultura... izan dira hemen herri bat badela eta subjektu politikoa dela argudiatzeko erabili izan ditugun diziplinak. Argi dago jada, horrela erakutsi dugu, euskaldunok identitate propioa dugula, berezia, gurea, ez hobea ez okerragoa, gurea baizik. Horregatik, Euskal Herria – Nafarroa zatituta eta euren kolonia gisa jarrai dadin metropoli-estatuen alde borrokatzen dutenek gogor erasotzen digute identitateari buruz mintzo garenean. Ez dute nahi. Ez zaie interesatzen. Ez frantsesei ez espainiarrei.